Antzerkiaren Museo Nazionala Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) kudeatzen dute bakarrik.

Eraikina

Maisuen Jauregiak, Almagroko Plaza Nagusiaren iparraldean kokatua daudenak, Erdi Aroaren erdialdean eraiki zituzten fraide legoak eta Calatravako Aginduko zaldunak bizitzeko, eta Maisu Handiaren egoitza izateko. XVI. mendean Almagroko Gobernadorearen bizilekua bihurtu zen, eta XVIIIan Zalditeriako Kuartela izan zen. 1802. urtean jauregien zati bat Aginduko komentu priore berria bihurtu zen 1816 arte. Geroago, Mendizabalen desamortizazioarekin eraikina partikularren eskuetara pasa zen, eta itxi zuten.

Jatorriz Maisuen Jauregiek eraikin ezberdinak zituzten eginkizun bakoitzerako: Komentuko bizilekua, egoitza politikoa eta Calatravako maestrazgoaren administrazio-zentroa.

Jatorrizko diseinutik dorrea gorde da izkinean. Zintarriztatutako harlangaintz-hormaz eginda dago, eta erdian arkudun patio ederra du, adreiluz egindako eta alfiz batekin markoztatutako ferra-arkuekin. Arkuak koloma txikien itxura duten jatorrizko euskarrien gainean daude ipar galerian, eta harrizko zutabe karratuen gainean ekialdeko eta mendebaldeko galerietan. Galerietako batean zapatak eta XV. Mendeko heraldika duen sabai polikromoa gordetzen dira.

Almagroko Udalak 1994an Maisuen Jauregiak Antzerkiaren Museo Nazionalaren egoitza izateko laga eta gero, obra garrantzitsuak egin dira eraikin historikoaren hondarrak gure garaiko museo batek behar dituen beharretara egokitzeko.

Maisuen Jauregiak birgaitzeko obrak Horacio Fernández del Castillo arkitektoak zuzendu ditu, eta horiei esker Mantxan eta Almagroko hirian garrantzi handia duen, eta ikerlari eta antzerkiaren zaleentzat erreferentziako lekua den eraikin baten berritze prozesua bukatu da.

Hasierako fase batean lurrak ikertu zituzten, prospekzioekin eta ikuskapen arkeologikoarekin; izan ere, lurrak interes historikoko hondarrak izan zitzakeela aurreikusi zuten. Horren ondoren eraikina egokitzeari ekin zioten, jatorrizko ezaugarriak mantenduz eta erabilera berrira moldatuz.

Birgaitze eta handitze proiektuak barne hartzen ditu, besteak beste, klaustro zaharraren zaharberritze osoa; museoaren instalazio berrien eraikuntza atzeko patioaren inguruan, eta Gran Maestre kaleko hormartearen birgaitzea.

Museo berriak 2.213,68 metro koadroko azalera betetzen du, hiru mailatan, eta honela antolatuta dago: erakusketa-aretoak hiru solairuetan, liburutegia, biltegiak sotoan eta tarteko solairuan, bulegoak goiko solairuan eta dorrean, eta azkenik, klaustro mudejarra aldi baterako erakusketak eta bestelako jarduerak egiteko.

Ohiko programazioaren osagarri gisa, Museoak ondoko San Agustin eliza erabiliko du erakusketak egiteko, eta Silo zaharra biltegi bezala, Almagroko Udalak egindako lagapenei esker.

Antzerkiaren Museo Nazionalaren xedea

Bere edukiak aberatsak direnez, eta gure herrialdean jarduera eszenikoaren historiaz bakarrik ari den bakarra denez, Antzerkiaren Museo Nazionalaren xedea da Espainian, bere jatorritik antzertiaren gainean eta bere adierazpen guztietan sortu den kultur ondarea erakustea.

Zerbitzu eta instalazio berriei esker, hala nola, liburutegia, espezializatuagoa den jendeak kontsulta egiteko eta ikertzeko aukera izango du. Jarduera pedagogikoek ere eskoletako ikasleen beharrei erantzungo diete, urtetik urtera Almagrora gero eta gehiago etortzen den jendeak gure herrialdeko antzerti adierazpenik finkatuenean, alegia Nazioarteko Antzerki Klasikoaren Jaialdian, duen interesa eta kuriositatea ahaztu gabe. Komedia Antzokiarekin (XVII. Mendea) duen hurbiltasuna beste eragingarri bat da antzerkiaren zaleentzat.

Fondoak

Antzerkiaren Museo Nazionalaren hondoek ibilbide historikoa egiten dute: hasi antzerki greko-erromatarrarekin, Erdi Aroko antzerkitik igaro, Misterio de Elche  eta La Celestina  obren interes bereziarekin, jarraitu Urrezko mendeen antzerkiarekin, komedia-antzokiak, XVIII. mendeko jarduera eszenikoa, Erromantizismoa eta Don Juan Tenorio XIX. mendeko jarduera eszenikoaren adierazgarri gisa, XX. mendeko abangoardiak eta Arte antzerkia, opera, zarzuela, dantza eta genero arina, eta bukatu Antzerki Nazionalen eta Espainiako Jaialdien sorrerarekin.
Ikusi erakusketa iraunkorra.

Bere bildumak oso material baliagarria dira gure agertokiak bete dituzten arte eszenikoak, artistak eta sortzaileak ezagutzeko. Azpimarratu behar dira paperean egindako 8.000 obra baino gehiago: Eszenografiak, jantzi-zirriborroak, marrazkiak eta irudiak. Museoaren aberastasuna osatzen dute, baita ere, pintura bildumek, eskulturek eta argazkiek (25.000 argazki baino gehiago 1870etik), jantziek (2.000 baino gehiago XVIII. mendearen bukaeratik), maketek, antzerki laburrek, musika-artxiboek, administrazio-dokumentuek eta Espainiako antzoki ezberdinen sasoiko programek.
Ikusi bildumak.

Comments are closed.